MyPrints
Zer da?
MyPrints Deustuko Unibertsitateak elkartearen eskura jartzen duen dokumentuen inprimatze, eskaneatze eta fotokopia zerbitzua da, Interneterako konexioa duen edozein gailutatik @deusto.es edo @opendeusto.es kontuaren bidez.
Ezaugarriak
Inprimatze zerbitzuak ezaugarri hauek ditu:
Dokumentuak inprimatzera bidaltzen dira, inprimatzeko ilara baten bidez, eta lanak erabiltzaileentzako prestatu diren edozein inprimagailutan jaso daitezke. Bidaltzea liburutegiko ekipoetatik egin daiteke (Bilbon) edo Interneterako sarbidea duen edozein gailu mugikorretatik.
Lan guztiak babestuta bidaltzen dira. Inprimatzeko, askatu egin behar dira dokumentuak unibertsitateko txartelarekin. Horrek bermatu egiten du segurtasuna eta inprimatze lanaren konfidentzialtasuna.
Bolumena, jatorrizkoen egoera edo beste ezaugarri berezi batzuengatik zailtasun berezia duten lanetarako, bi campusetan dauden erreprografia zerbitzuetara jotzea gomendatzen da.